Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Partida hori ostiralean Mallabian jokatuko da eta irabazlea final laurdenetako ligaxkara sailkatuko da

2021·09·29


Iñaki Artolak Aitor Elordi izango du aurkari lau t’erdiko txapelketako lehen kanporaketan. Alegiarra ia lau hilabete egon da lehiaketatik kanpo buruz buruko finalerdian lesionatu zenetik. Binakako bi partida jokatuta iritsiko da lau t’erdikora. Artolaren eta Elordiren arteko partida hori ostiralean Mallabian jokatuko da eta irabazleak final laurdenetarako ligaxka jokatzeko txartela lortuko du. Altuna, Bengoetxea eta Elezkano-Peio Etxeberria partidako irabazlea izango ditu multzokide. Elordik Irribarria kanporatu zuen Aspe enpresaren atarikoan.

Intxurrekoen partidak

Intxurrekoen asteburuko partidei dagokienean, bost bikotek jokatuko dute etxean. Eskuz binaka gizonezkoetan kadeteen lehen mailan eta nagusien ohorezko mailan Ilunpe izango da Intxurrekoen aurkaria. Kadeteen bigarren mailan Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira. Gomazko paletan, emakumezkoen jubenil mailan Intxurreko bi bikote elkarren aurka ariko dira eta nagusietan Ataun izango da Intxurreren aurkaria.