Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iragan asteburuan Pontevedran jokatu zen proba eta taldeka brontzezko domina lortu zuten

2021·10·05


Paula Del Pozok emaitza oso onak pilatzen jarraitzen du. Iragan asteburuan Pontevedran (Galiza) Espainiako sprint eta supersprint distantzietako triatloi txapelketak jokatu ziren eta supersprint mailan, emakumezko juniorretan bigarren sailkatu zen alegiarra. Modalitate honetan, igerian 600 metro, bizikletan 6 kilometro eta korrika kilometro eta erdi osatu behar izan zituzten. Del Pozoren  taldea den Saltoki Trikideakek, taldekako sailkapenean hirugarren postua lortu zuen. Zorionak Paula!!