Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jardunaldi honetako bost partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean eta larunbatean

2021·10·06


Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako jardunaldi berri bateko partidak jokatuko dituzte asteburuan. Horietatik bost partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira. Hiru ostiralean eta bi larunbatean. Ostiraleko jaialdia 18:30ean hasiko da eta gomazko paletako bi partida eta eskuz binakako bat jokatuko dira. Lehenik, gomazko paletan emakumezko jubeniletan Intxurre eta Behar Zana neurtuko dira. Ondoren, eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren mailan, Intxurrek Murumendi izango du aurkari eta azkenik, berriz ere gomazko paletan, kasu honetan emakumezko nagusien bigarren mailan, Iruleaken aurka jokatuko du Intxurreko bikoteak.

Larunbatean eskuz binakako gizonezko nagusien bi partida jokatuko dira 10:30ean hasita. Hirugarren mailan Intxurre eta Otsabio neurtuko dira eta bigarren mailan Intxurre eta Oiarpe.

Iñaki Artola lau t’erdikotik kanpo

Iñaki Artolak ostiralean jokatu zuen lau t’erdiko pilota txapelketako final zortzirenetako kanporaketa eta alegiarrak 22 eta 16 galdu zuen Aitor Elordiren aurka. Horrenbestean, txapelketatik kanpo geratu da.