Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iragan jardunaldian kadete mutilek Idizabalen lortutakoa izan zen Intxurrekoen garaipen bakarra

2021·10·06


Asteburuan hiru futbol partida ikusi ahal izango dira Elorri futbol zelaian. Erregional eta kadete mutilak eta gorengo mailako neskak izango dira etxean ariko direnak. Azken horiek 3 eta 1 galdu zuten Mutrikun iragan asteburuan eta denboraldiko lehen puntuak urratzen ahaleginduko dira ostiralean 20:00etan Euskaldunaren aurka jokatuko duten partidan.

Erregional mutilek Atotxa Riverren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Ostadarren aurka 4 eta 3 galdu zuten eta denboraldiko lehen garaipena lortzea izango dute helburu. Kadete gizonezkoen taldeak emaitza bolada onari segida eman nahiko dio larunbatean 10:00etan Tolosaren aurkako partidan. Asteburuan 2 eta 8 irabazi zuten Idiazabalen eta lidertzan dira.

Jubenil gizonezkoek Idiazabalen jokatuko dute larunbatean 16:30ean. Azken partida 1 eta 5 galdu zuten Lazkaoren aurka.