Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iragan jardunaldian hiru garaipeneko uzta lortu zuten jokaturiko sei partidetan

2021·10·20


Intxurreko futbolariek denetariko emaitzak izan zituzten asteburuko partidetan. Erregional mailako gizonezkoek 0 eta 1 irabazi zuten Euskaldunaren zelaian. Garaipen horrekin hirugarren postuan kokatu dira eta bigarren dagoen Usurbilen zelaian jokatuko dute larunbatean 17:45ean. Jubenil mutilek ere garaipena lortu zuten. Danenari 4 eta 3 irabazi zioten eta seigarren postuan jarri dira. Larunbatean 14:00etan beraiekin berdinduta dagoen Tolosaren zelaian ariko dira. Kadete gizonezkoek beste garaipen bat pilatu zuten. Sailkapeneko lehen bi taldeen arteko partidan 1 eta 4 irabazi zuten Aizkorri Goierriren aurka eta lidertza sendotu dute. Larunbatean 10:00etan Beasainen aurka jokatuko dute etxean.

Gorengo mailako neskek denboraldiko lehen puntuak batu ezinda jarraitzen dute. Goierri Gorriren aurka 8 eta 0 galdu zuten eta larunbatean 12:00etan Leintz Aloña izango dute aurkari etxean. Infantil mailako bi taldeek ere ez zuten nahi bezalako denboraldi hasiera izan. Mutilek 2 eta 5 galdu zuten Aizkorri Goierriren aurka eta larunbatean 10:45ean Tolosan jokatuko dute. Neskek 1 eta 9 galdu zuten Euskaldunaren kontra eta larunbatean 9:30ean Goierri Gorriren zelaian ariko dira.