Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kultur etxean izango da 18:30ean eta bertan bere bizipenak kontatuko ditu alegiarrak

2021·10·20


Udazkeneko kultur egitarauaren barruan hitzaldi bat eskainiko da datorren asteartean, urriak 26, 18:30ean kultur etxean. Gorka Zubeldia “Makro” alegiarra izango da hizlaria eta bere istorioa eta bizipenak kontatuko ditu bertan. Duela hainbat urte lan istripu bat izan zuen eta harrezkero hanka bat moztuta dauka belauna baino pixka bat beheragotik. Protesi bat jarri eta bizimodu arrunta egiteko gai izateaz gain, mendian asko ibiltzen da eta distantzia ezberdineko proba ugaritan hartu du parte, 101 kilometroko Chamonixeko CCC eta 88 kilometroko Goierriko Bi Handiak proban besteak beste, biak amaituz. Sarrera doakoa izango da.