Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Mekalki Aloña Mendiren aurka 54 eta 48 irabazi zuten eta larunbatean 18:00etan Beasainen ariko dira

2021·10·25


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak modu bikainean ekin dio 2021-2022 denboraldiari. Lehen jardunaldian atsedena izan ostean, larunbatean Elorrin jokatu zuten denboraldiko lehen neurketa eta 54 eta 48 irabazi zuten Mekalki Aloña Mendi talde oñatiarraren aurka. Modu horretan, denboraldiko lehen bi puntuak batu dituzte eta seigarren daude sailkapenean.

Hurrengo hitzordua larunbatean 18:00etan izango dute Beasainen. Arri BKL Gaztelu taldearen aurka ariko dira hirugarren jardunaldiari dagokion partidan. Goierritarrek bi partidetan garaipen bat eta porrot bat bildu dituzte eta bosgarrenak dira sailkapenean hiru punturekin.

Triple saskiratze jokoa

Elorri Aldapa saskibaloi taldeko kideek ikusleen parte hartzea ere sustatu nahi dute etxeko partidetan, sariak irabazteko aukera emanez. Partida ikustera hurbiltzen direnek, atsedenaldian hiruko jaurtiketa bat jaurti ahal izateko zozketan parte hartu ahal izango dute euro baten truke. Zozketan garaile suertatzen denak, partidaren atsedenaldian jaurtiketa egingo du eta sartzen badu 20 euro eta egun horretako zozketan bildutako dirua irabaziko ditu. Sartzen ez badu, egun horretako dirua hurrengo asteko zakura joango da eta hurrena sartzen duenak sari handiagoa izango du.