Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ostiralean zortzi partida jokatuko dira 18:00etan hasita eta larunbatean bakarra, 10:30ean

2021·10·27


Asteburuan Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean zortzi partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:00etan hasita eta larunbatean partida bat jokatuko da 10:30etik aurrera. Jarraian duzue partiden zerrenda.

Ostirala 29, 18:00etan:

-Gomazko paleta emakumezkoen jubenil maila: Intxurre-Hernani

-Gomazko paleta emakumezkoen jubenil maila: Intxurre-Hernani

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Zumaia

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Urdanpilleta (Intxurre)-Laka (Aloña Mendi)

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Ormaetxea (Intxurre)-Agirrezabal (Azkoitia)

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Leo (Intxurre)-Egurbide (Aloña Mendi)

-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-Tolosa

-Gomazko paleta emakumezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Aia

Larunbata 30, 10:30ean:

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani