Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Hautaketa egiteko lan-poltsaren sailkapena jarraituko da eta azaroaren 8ko 14:00ak baino lehen erantzun beharko da

2021·11·05


Alegiako Udalak 2021/04/19ko lan-poltsan geratutakoei zuzenduriko lan eskaintza bat argitaratu du. Hautaketa egiteko lan-poltsaren sailkapena jarraituko da. Eskaintzaren xedea lan taldeko kideen oporrak eta bajak betetzea da eta unean uneko beharren araberako iraupena izango dute kontratuek. Interesatuek azaroaren 8ko, astelehena, 14:00ak arteko epea dute erantzuteko eta lanean hasteko eguna azaroaren 10a, asteazkena, izango da.