Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesatuek azaroaren 26a baino lehen eman beharko dute izena emailez edo telefonoz eta gutxienez bost pertsonek eman beharko dute izena

2021·11·16


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Alegiako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, azaroaren 30ean, 18:30tan, Kultur Etxean.

Denok erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 26a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik bertaratuko direnen kopurua ezagutzea. Izena ematerakoan harremanetarako email edo telefono zenbaki bat eman beharko da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbideetako batera: kultura@alegia.eus // argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 65 46 98 // 628-532-303 (astelehenetik ostiralera)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2021 urtea amaitu aurretik, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailer praktikoez gain, Gipuzkoako udalerrietan beste hainbat tailer ere eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak:

  • Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu
  • Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
  • Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko
  • Ibilgailuak elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak

Tailerrean beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea eta musukoa erabili beharko da une oro.