Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Datorrenari begira, hiru partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian

2021·11·10


Intxurreko futbolariek hiru partida jokatu zituzten asteburuan eta hirurak irabaztea lortu zuten. Jubenil mutilek 3 eta 0 irabazi zuten Segura Goierriren aurka. Hirugarren postuan harri dira eta igandean 18.15ean zortzigarren dagoen Billabonaren zelaian ariko dira. Infantil mailako bi taldeek ere irabazi egin zuten. Mutilek gol festa izan zuten Ordizian. 1 eta 11 irabazi zuten. Denboraldiko lehen puntuak batu zituzten eta larunbatean 9:30ean Lazkao liderraren bisita izango dute. Neskek 2 eta 3 irabazi zuten Billabonan. Bosgarrenak dira lau punturekin eta larunbatean 11:30ean bigarren dagoen Tolosa izango dute aurkari Elorrin.

Erregional eta kadete mutilek atsedena izan zuten. Biek Lazkaon jokatuko dute larunbatean. Kadeteek 12:00etan eta erregionalek 16:00etan. Gorengo mailako neskek Realaren aurka jokatu behar zuten partida bertan behera geratu zen eta larunbatean 16:00etan Zestoaren aurka jokatuko dute etxean.