Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Zaporeak elkarteak sustaturiko ekimena da eta ahalik eta bota, zapatila eta zapata gehien biltzea da helburua

2021·11·15


Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatuta, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan dauden pertsonentzako negurako oinetakoak biltzeko kanpaina bat jarriko da martxan asteburu honetan. Neguko baldintza gogorrei aurre egiteko botak, zapatilak eta zapatak behar dituzte aipatu kanpamentuetan daudenei. Alegian datorren azaroaren 19an, ostirala, egingo da bilketa 17:00etatik 20:00etara plazan. Herritarrak etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten oinetako horiek ematera animatu nahi dira, badelako oinetako horien beharra duen jendea.