2021·11·17
Ostegunean eta ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoen eskuz banakakoak. Ostegunean buruz buruko partida bakarra jokatuko da 21:30ean. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:15ean hasita Jarraian duzue partiden zerrenda.
Osteguna 18, 21:30ean:
-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Artola (Intxurre)-Irribarria (LAPKE).
Ostirala 19, 18:15ean:
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Madina (Intxurre)-Alonso (Abantzu).
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Agirre (Intxurre)-Uria (Abantzu).
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Galarza (Azkoitia).
-Eskuz banaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Murua (Intxurre)-Bidezabal (Ilunpe).
-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Oiarbide (Intxurre)-Usandizaga (Gazteleku).
-Eskuz banaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Zubeldia (Intxurre)-Urdangarin (Ataun).