Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Datorren jardunaldian erregional eta kadete mutilen eta gorengo nesken partidak jokatuko dira Elorrin

2021·11·17


Intxurreko futbolariek jardunaldi eskasa izan zuten iragan asteburukoa. Sei partida jokatu eta garaipen bakarra erdietsi zuten, kadete mutilek lorturikoa. Lazkaon 0 eta 1 irabazi zuten eta lidertzan sendo jarraitzen dute jokaturiko partida guztiak irabazita. Larunbatean 11:45ean bigarren dagoen Idiazabalen bisita izango dute. Larunbatean 15:30ean erregional mutilek ere etxean jokatuko dute. Ostadar liderra izango dute aurkari eta alegiarrak Lazkaon 5 eta1 galduta iritsiko dira partida horretara, sailkapeneko seigarren postuan. Etxean ariko den hirugarren taldea gorengo mailako neskena izango da. Zestoaren aurka 2 eta 4 galdu zuten azken partida eta larunbatean 9:30ean Mutrikuren aurkakoa izango dute.

Jubenil mutilek 3 eta 2 galduz zuten Billabonan. Hirugarren postuan daude eta larunbatean 16:30ean Lazkao liderraren zelaian jokatuko dute. Infantilei dagokienean, bi taldeak galtzaile suertatu ziren. Mutilek 1 eta 2 galdu zuten Lazkaoren aurka. Seigarrenak dira eta larunbatean 12:15ean bigarren dagoen Tolosari egingo diote bisita. Neskek berriz, 1 eta 6 galdu zuten Tolosaren aurkako partida. Hauek ere seigarren postuan daude eta laugarren dagoen Goierri Gorriren zelaian ariko dira larunbatean 10:00etan.