Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
22:00etan zinean hasiko den emanaldirako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira azaroaren 22tik aurrera 6 euroko prezioan

2021·11·17


Udazkeneko kultur egitarauaren barruan, azaroaren 26an, ostirala, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ‘Luze edo motz’ ikuskizuna eskainiko dute 22:00etatik aurrera zinean. ‘Bakean dagoena bakean utzi’ emanaldiaren ondotik dator ekoizpen berri hau eta ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

Emanaldi horretarako sarrerak azaroaren 22tik aurrera kultur etxean erosi ahal izango dira 6 euroko prezioan.