Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Horrekin batera, abenduan eskainiko duen urrutiko ikastaroen zerrendaren berri ere eman du

2021·11·18


Alegiako KZ Gunean abenduaren 2an, osteguna, izango da tutorearen hurrengo bisita. 11:15etik 13:00era bitartean jasoko dira bisitak eta interesatuek hitzordua hartu behar dute aurrez, 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honen bidez. Ikastaroak egiteko aukera ere eskaintzen dela gogorarazi nahi da. Ikastaro presentzialak egiteko tutor.alegia@kzgunea.net helbidera idatzi edo 945 06 25 55 telefonora deitu daiteke.

Aldi berean, KZ Guneak urruneko ikastaro eskaintzarekin jarraitzen du. Abenduan enplegu bilaketarekin, komunikazioarekin, oinarrizko formakuntzarekin, irudia eta bideoarekin, aisia eta entretenimenduarekin, ofimatikarekin, produktibitatearekin, sare sozialekin, segurtasunarekin eta e-administrazioarekin lotura duten ikastaroak eskainiko dira.

Bakoitzari buruzko informazio gehiago, lotura honetan.