Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
18:00etatik 20:00etara modelo ezberdinak erakusgai egongo dira eta eskaerak egin beharko dira

2021·11·18


Sutarri dantza taldeak arropa salmenta jarriko du abian azkenaldian bizi duten egoera ekonomiko estuari bultzada bat emateko helburuarekin. Kamisetak eta jertseak jarriko dituzte salgai. Kamisetak 3-4 urte neurritik hasi eta XXL neurrira bitartekoak izango dira eta jertseetan haurren neurriak (12-14 bitartean) eta helduen neurriak (XS-XXL) bereiztuko dira. Prezioei dagokienean, ondokoak izango dira:

-Kamisetak: 10€

-Haurren jertseak: 20€

-Helduen jertseak: 25€

Kolore aukera zabala izango da eta modelo horiek azaroaren 19an eta 26an, ostiralak, jarriko dituzte erakusgai 18:00etatik 20:00etara plazan. Berauek ikusi eta gustukoak eskatzeko aukera izango da eta dantza taldearen helburua, jasotzen diren eskaerak gabonen bueltarako entregatzea da.