Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Mozketak 9:00etatik 12:00etara bitartean izango dira eta ingurua ekiditea eskatzen da

2021·11·25


Larunbat honetan, azaroak 27, goizeko 9:00etatik 12:00etara bitartean Tontokale inguruan aldian aldiko trafiko mozketak egingo dira, Euskaltelen azpiegitura hobetzeko lan batzuk medio. Horrenbestean, Larraitz auzotik ateratzeko edo sartzeko Alegiako saihesbidea erabiltzeko gomendioa egiten da eta San Juan kaleko garajeetatik atera edo berauetara sartu behar dutenei, Kalebeherako parkeko eta Kalegorako sarbideak erabiltzeko eskatzen zaie, lanek iraungo duten bitartean. Eguerditik aurrera lanak amaitu eta ohiko zirkulazioa berreskuratuko da.