Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jokaturiko bost partidak irabazi dituzte alegiarrek eta asteburuan atsedena izango dute

2021·11·29


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak nagusien hirugarren mailako lehen multzoko lidertza eskuratu du asteburuan CD Internacionali 74 eta 41 irabazi ostean. Alegiarrek jokaturiko bost partidak irabaztea lortu dute eta sailkapeneko lehen postuan dira hamar punturekin, Easo taldearekin berdinduta. Asteburu honetan atsedena izango dute eta abenduaren 11n jokatuko dute hurrengo partida, sailkapeneko azkena den Erroibide-AIBren aurka Irunen 20:00etan.

Azaroak 25eko aldarrikapenekin bat

Larunbatean Elorri pilotalekuan jokaturiko partidan, Elorri Aldapa taldeko kideek bat egin nahi izan zuten egun batzuk lehenago ospatu zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin eta beroketarako erabiltzen dituzten elastikoetan besoko moreak jarri zituzten jokalariek. Bi taldeetako kideek eta epaileek minutuko isilunea ere egin zuten.