Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jaialdia 19:00etan hasiko da eta buruz buruko gizonezkoen alebinak eta jubenilak ariko dira

2021·12·01


Ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoen eskuz banakakoak. 19:00etatik aurrera alebin eta jubenil mailetako mutilen buruz buruko hiru partida jokatuko dira.

Ostirala 3, 19:00etan:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Ormaetxea (Intxurre)-Aranburu (Ilunpe).

-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Perez (EPLE).

-Eskuz banaka gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Onsalo (Intxurre)-Erauskin (LAPKE).