Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ekitaldi horretarako sarrerak kultur etxean erosi daitezke sei euroko prezioan

2021·12·06


Abenduaren 10ean, ostirala, Antton Telleriak ‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera, udazkeneko kultur egitarauaren baitan. Bertan, Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza… eta nola ez, polemikoenak: irakasleak.

Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude kultur etxean 6 euroko prezioan.