Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Erregional eta jubenil mailetako gizonezkoen taldeak izango dira etxean ariko direnak

2021·12·07


 

Larunbatean Intxurreko futbolarien bi partiida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian. Erregional mutilek Usurbilen aurkako partida izango dute 15:30ean. Azken neurketan 8 eta 0 irabazi zioten Euskaldunari eta hirugarrenak dira, igoera fasera sailkatzeko postuan azken bi partiden atarian. Jubenil gizonezkoek ere irabazi egin zuten iragan asteburuan. Danenaren zelaian 3 eta 6 nagusitu ziren eta bosgarrenak dira larunbatean 12:00etan Tolosaren aurka jokatu aurretik.

Indartsu jarraitzen duten besteak kadete mutilak dira. Aizkorri Goierriri 3 eta 1 irabazi zioten eta lidertzan jarraitzen dute igandean 10:30ean Beasainen jokatu aurretik. Gorengo mailako neskek 0 eta 10 galdu zuten Goierri Gorriren kontra. Hurrengo partida larunbatean 18:00etan jokatuko dute Leintz Aloñaren kontra.

Azkenik, infantilek asteburuan berrekingo diote lehiari, atseden hartu ostean. Neskek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 10:30ean eta mutilek Seguran larunbatean 9:15ean.