Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ibaien inguruetatik eta urpean geratu litezkeen garajeetatik autoak ateratzeko deia egiten da

2021·12·09


Ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziko alerta laranjan sartu du Oriako Arroa, Alegia barne hartuz. Arriskua ostegunean eta ostiralean zehar mantenduko da.

Herritarrei ondoko gomendioak egiten zaizkie:

-Urrundu ibilgailuak urpean gera daitezkeen lekuetatik edo erreka inguruetatik.

-Ahal baduzu, ez hartu autoa.

-Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.

Arduraz jokatzeko deia egiten da.