Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Abenduaren 31 baino lehen galdetegia betetzen dutenen artean bertako produktuekin osaturiko saski bat zozkatuko da

2021·12·14


 

Auzolangin(l)tza proiektuaren baitan, Tolomendi landa garapen agentziak auzolanarekin lotura duten Tolosaldeko esperientziak bilduko ditu. Molde, arlo, tamaina eta estilo guztietako auzolanen inguruko esperientziak biltzea da helburua eta horretarako lotura honetan kontsultatu daitekeen galdetegia bete daiteke.

Egitasmoaren helburua eskualdean auzolanen inguruan dagoen errealitatea ezagutzea da eta hortik abiatuta, etorkizuneko egitasmoak lantzea.

Abenduaren 31 izango da galdetegia bete ahal izateko azken eguna eta erantzunak bidaltzen dituztenen artean bertako produktuekin osaturiko saski eder baten zozketa egingo da.