Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gorengo mailako nesken eta kadete zein infantil mutilen partidak ikusi ahal izango dira larunbatean eta igandean Elorri zelaian

2021·12·16


Intxurreko lau futbol taldek denboraldiko lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Gorengo mailako neskek eta kadete zein infantil mutilek etxean jokatuko dituzte partida horiek. Gorengo mailakoek Elgoibarren aurka jokatuko dute igandean 17:00etan. Azken partida 1 eta 0 galdu zuten Leintz Aloñaren aurka eta lehen fasea agurtzeko partida izango dute. Kadeteek berriz, Ordiziaren aurka jokatuko dute larunbatean 11:30ean. Iragan asteburuan denboraldiko lehen partida galdu zuten Beasainen 2 eta 0 eta lehe ligaxaka hori garaipenaren aho zapore onarekin amaitu nahiko dute.

Erregional mutilek Seguran jokatuko dute igandean 16:00etan. Usurbili 3 eta 1 irabazi zioten larunbatean eta hirugarren postuan daude 18 punturekin azken jardunaldiaren atarian. Aurkaria bigarren dago. Jubenil mutilek 0 eta 3 galdu zuten Tolosaren aurka iragan asteburuan. Bosgarrenak dira eta lehen fasea ixteko seigarren dagoen Ordiziaren zelaian jokatuko dute dute larunbatean 12:00etan.

Infantilei dagokienean, asteburuko partidak bertan behera geratu zitzaizkien bi taldeei. Mutilek urteko azken partida jokatuko dute larunbatean 9:30ean Idiazabalen eta neskek atsedena izango dute.