Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarrak azaro amaieran Donostian lortu zuen lehen postua eta iragan igandean brontzea lortu zuen Amurrion

2021·12·15


Ander Garin korrikalari alegiarrak emaitza bikainak lortu ditu azken asteetan. Azaroaren 28an Donostian jokatu zen 10 kilometroko errepideko Euskadiko txapelketa irabazi zuen. Garinek 31:51ko denbora egin zuen eta modu horretan lortu zuen titulua. Sasoi puntu onari segida emanez, iragan igandean Euskadiko kros txapelketan hartu zuen parte Amurrion eta bertan hirugarren postua lortu zuen maila nagusian. Gontzal Murgoitio eta Julen Teran izan zituen aurretik alegiarrak. Bigarren postutik zazpi segundo eskasera geratu zen. Zorionak Ander!!

Argazkia: Endika Diaz.