Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gizonezkoen alebin mailako partida izango da eta 13:00etik aurrera jokatuko da Elorri pilotalekuan

2021·12·16


Gipuzkoako buruz buruko pilota txapelketa fase erabakiorrean sartzen ari da. Larunbatean gizonezkoen alebin mailako finalerdia jokatuko du Intxurreko Garaikoetxeak 13:00etik aurrera Ilunpe taldeko Beristainen aurka. Partida hori irabazten duenak Arriaranen eta Izagirreren artekoa irabazten duena izango du aurkari finalean.

Aratz Irazustabarrena finalean

Aratz Irazustabarrenak Bankoa Abanca-DV torneoko nagusien mailako finala jokatuko du abenduaren 26an Zarautzen. Muruarekin batera Expositoren eta Morgaetxeberriaren aurka jokatuko du finala atzelari alegiarrak.