Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Igandean Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek 18:00etan elizan eskainiko duten kontzertuak emango dio hasiera

2021·12·16


Alegiako Kultura batzordeak bost ekitaldi biltzen dituen kultur egitaraua antolatu du gabonei begira. Abenduaren 19an, igandea, Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek eskainiko duten kontzertuarekin hasiko da. 18:00etatik aurrera, pandemia lehertu zenetik jendaurrean aritu gabe dauden bi taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da elizan.

Abenduaren 24an, ostirala, Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. 17:30etik aurrera plazan egongo dira eta hala nahi duten haurrek beraiek ikusteko aukera izango dute.

Abenduko azken egunetan Intxurre pilota eskolak Gabonetako Pilota Topaketa egingo du. Abenduaren 17an eta 28an, astelehena eta asteartea, sailkatze partidak jokatuko dira Alegiako Elorri pilotalekuan 16:00etatik aurrera. Finalak Amezketan jokatuko dira hilaren 30ean.

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 3an, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta irteera bat egingo da Txuri-Urdin izotz jauregira.

Azkenik, urtarrilaren 5ean, asteazkena, erregeak Alegiara iritsiko dira. 17:30etik aurrera plazan egongo dira eta hala nahi duten haurrek bertan ikusi ahal izango dituzte.

Gogoan izan, indarrean diren neurrien arabera, barruan egiten diren ekitaldietan covid ziurtagiria eskatuko zaiela 12 urtetik gorakoei.