Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Aspaldiko partez bi abesbatzak kantuan ikusteko aukera izango da 18:00etatik aurrera elizan

2021·12·17


Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek gabonetako kontzertua eskainiko dute datorren igandean, abenduak 19. Pandemia lehertu zenetik emanaldirik egin ezinda egon dira bi taldeak, hainbat hilabetez entseguak egiteko debekua ere izan zutelako. Bada, berriz ere martxan dira eta igandean gabonetako emanaldia eskainiko dute 18:00etatik aurrera elizan. Lehenik gaztetxoen taldea ariko da eta ondoren Txintxarri abesbatzaren txanda izango da. Bi taldeak Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean ariko dira. Mariaje Rekondo ariko da pianoan eta Txintxarri Txikik akordeoilari eta gitarristen laguntza ere izango du. Emanaldia borobiltzeko Haendelen ‘Alleluia’ eskainiko du abesbatzak.