Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gorengo mailako neskek eta jubenil mutilek kopa izango dute hurrengo erronka, lehen faseak amaituta

2021·12·21


Intxurreko futbol taldeek agurtu dute 2021a. Iragan asteburuan jokatu zen urteko azken jardunaldia eta hainbat talderentzat denboraldiko lehen fasearen amaiera ere izan zen. Erregional eta kadete mailetako gizonezkoen taldeek igoera fasea jokatuko dute. Erregionalek 1 eta 3 irabazi zuten Seguran eta bigarren postuan amaitu dute. Kadeteek 4 eta 1 irabazi zioten Ordiziari eta lehen postuan amaitu dute lehen fasea.

Gorengo mailako neskek eta jubenil mutilek kopa jokatuko dute. Neskek 0 eta 3 galdu zuten Elgoibarren aurkako azken partida eta zortzigarren amaitu dute. Jubenilek berriz 6 eta 2 galdu zuten Ordizian eta bosgarren postuan geratu dira.

Infantilei dagokienean, gabonetako etenaren ostean lehen ligaxkekin jarraituko dute. Mutilek hiruna berdindu zuten Tolosaren aurka eta neskek 8 eta 0 galdu zuten Euskaldunaren zelaian, bere garaian atzeraturiko partidan.