Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Irazustabarrenak Bankoa Abanca-DV torneokoa jokatuko du eta Garaikoetxeak Gipuzkoako txapelketakoa

2021·12·22


Intxurreko pilotariek final ezberdinetan hartuko dute parte asteburuan. Aratz Irazustabarrenak Bankoa Abanca-DV torneoko nagusien mailako finala jokatuko du igandean Zarautzen. Muruarekin batera Expositoren eta Morgaetxeberriaren aurka jokatuko du finala atzelari alegiarrak, 10:30ean hasiko den jaialdian.

Buruz buruko Gipuzkoako txapelketan berriz, Intxurreko Garaikoetxeak bigarren urteko alebin mailako finala jokatuko du, kasu honetan ere igandea 10:30ean, baina Elgoibarren Abantzuko Izagirreren aurka. Garaikoetxeak Ilunpeko Beristain kanporatu zuen finalerdietan eta modu horretan lortu du finalerako txartela.

Gabonetako topaketako partidak 27an eta 28an

Intxurrek antolaturiko gabonetako pilota topaketa hilaren 27tik 30era bitartean jokatuko da. 27an eta 28an sailkatze partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan 16:00etatik aurrera eta finalak hilaren 30an izango dira Amezketan.