Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 7ra 9:00etatik 14:00etarako ordutegian egongo da zabalik

2021·12·28


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu egun hauetan. Abenduaren 24an eta 31 eta urtarrilaren 6an itxita egongo da. Abenduaren 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 7ra, aipatu egunak barne, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian egongo da zabalik. Horrenbestean, gimnasioa eta pilotalekua ere ordutegi horretan erabili ahal izango dira.

Liburutegiari dagokionean, aipatu egun horietan goizez egongo da zabalik 10:00etatik 13:00era.

Urtarrilaren 10ean zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.