Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekimena da eta izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 10era bitartean

2021·12·22


Tolosaldea Garatzenek, Elhuyarrekin batera, udalerrian abian jarriko dugun “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu: otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da, eta, hori dela eta, hirugarren urtez, otsailaren 11tik 25era, Tolosaldeko dendak emakume zientzialariez jantzi nahi ditugu.

Kanpaina hau Bizilaberen barruan kokatzen da, 2020an Tolosaldean abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten. Gaur egun, Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroen sarea da Euskal Herrian, eta Bilbo, Soraluze, Ermua, Elgoibar eta Tolosaldeko saltokiek ere bat egingo dute “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimenarekin. Estatu mailan ere “Escaparates 11-F” izenarekin egingo da.

Nola har dezakezu parte?

Emakume zientzialari bat proposatuko dizuegu saltoki bakoitzean erakutsi beharreko erreferente gisa, eta, haren ikerketa-arloa inspirazio gisa hartuta, zuen erakusleihoa apainduko duzue. Udalak poster bat emango dizue emakumearen irudiarekin, eta horri buruzko informazioa bidaliko dizue dosier txiki batean, hobeto ezagutu eta hari buruz zuen bezeroei hitz egin ahal izateko. Hala, ekimenean parte hartzen duzuen saltoki guztiek protagonismoa emango diezue emakume zientzialariei.

Adibidez, pulsar izarrak aurkitu zituen Jocelyn Bell Burnell astrofisikaria egokituz gero, espazioa edota unibertsoa iradokitzen duten elementuak jar ditzakezu dendan. Irudimena, zuen esku!

Izen-emateak

Izena emateko bete honako formularioa: https://form.jotform.com/213134561875356 

2021eko abenduaren 22tik 2022ko urtarrilaren 10era.