Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kontu zenbakia emana dutenei otsaila hasieran kobratuko zaie lehen zatia eta eman gabe dutenek urtarrilaren 31rako ordainketa agiria aurkeztu beharko dute kultur etxean

2022·01·12


Alegiako Udalak urtarrilean eta otsailean zehar gauzatuko du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko 2022ari begirako kanpaina. Jarraian duzue kontua helbideratuta dutenen eta ez dutenen arteko ordainketa modu ezberdinei buruzko informazioa.

ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN BAZKIDEAK

Lehen kuota otsailaren hasieran kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.

ORDAINKETA HELBIDERATU GABE DUTEN BAZKIDEAK

Kontu zenbakia eman gabe dutenek eta 2022an bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, urtarrilaren 31a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.

PREZIOAK

ALEGIAN ERROLDATUAK

BAZKIDE MOTA KUOTA
Familiarra 157€
Helduak 102€
Hobaridunak 63€

 

ALEGIAN ERROLDATU GABEAK (Erroldatuen kuota + %30)

BAZKIDE MOTA KUOTA
Familiarra 205€
Helduak 132€
Hobaridunak 82€

Hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euroko prezioan.

Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.