Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Atzo Elgoibarren jokaturiko finalean bi joko irabazi zizkion Zestoako Abantzuko Izagirreri

2021·12·27


Egoi Garaikoetxea alegiarrak bigarren urteko alebin mailako buruz buruko Gipuzkoako pilota txapelketako txapela jantzi zuen atzo Elgoibarren. Zestoako Abantzu taldeko Oinatz Izagirre izan zuen aurkari Garaikoetxeak Elgoibarko ikastolako pilotalekuan eta bi joko irabazi zizkion. Alegiarrak sakea izan zuen jokoa 8 eta 2 irabazi zuen. Errestoan aritu zenean gauzak estuago izan ziren baina hura ere irabazi egin zuen, 8 eta 7. Modu horretan, egindako txapelketa bikainari erremate ezin hobea jarri dio Garaikoetxeak, txapel preziatua jantzita. Zorionak, Egoi!!

Aratz Irazustabarrenak ezin finalean

Aratz Irazustabarrenak ezin izan zuen Bankoa Abanca-DV torneoa irabazi. Muruarekin batera 22 eta 21 galdu zuen Exposito eta Morgaetxeberriaren aurkako finalala atzo Zarautzen.

Gabonetako pilota topaketa

Intxurre pilota eskolak antolatutako gabonetako pilota topaketari gaur emango zaio hasiera. Gaur eta bihar sailkatze partidak jokatuko dira, tartean Elorri pilotalekuan, eta finalak ostegunean izango dira Amezketan.