Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ostiralean gomazko paletako eta eskuz binakako partida bana ikusi ahal izango dira 19:00etan Elorri pilotalekuan

2022·01·05


Intxurreko pilotariak txapelketa berri bat jokatzen hasiko dira urte berriarekin batera. Udaberri txapelketa izango da hurrengo erronka eta Intxurreko zortzi bikote izango ditu lehian. Eskuz, gizonezkoen lau bikote ariko dira. Kadete mailan bi eta jubenil zein nagusietan bana. Gomazko paletan emakumezko lau bikotek lehiatuko dute. Bi jubenil mailakoak eta beste bi nagusien mailakoak. Batzuk aste honetan hasiko dira lehiatzen eta besteak hurrengoan.

Ostiralean bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 19:00etan. Hasteko, gomazko paletan, jubeniletan, Intxurreko bi bikotek elkarren aurka jokatuko dute eta ondoren, eskuz binaka, kadeteen bigarren mailan, Intxurre eta Tolosa neurtuko dira.