Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Sailkapenean bi puntu gehiagorekin iritsiko dira alegiarrak larunbateko partidara

2022·01·10


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak larunbatean jokatuko du 2022ko lehen partida. 20:00etatik aurrera Contubi Oiarsoren aurka ariko dira alegiarrak Oreretan. Gabonetako etenaldira sailkapeneko lehen postuan iritsi ziren Elorri Aldapakoak Easori irabazi ostean. Bada, bide beretik jarraitzea izango da urte berriko helburua. Aurkaria sailkapeneko laugarrena da eta Elorri Aldapak baino bi puntu gutxiago ditu.