Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Koro Nabarroren itzulpena oinarri hartuta egingo du taldeak abenduan atzeraturiko saioa 18:00etan liburutegian

2022·01·10


Alegiako Irakurle Taldeak abenduan atzeraturiko saioa egingo du ostegunean, urtarrilak 13, 18:00etatik aurrera liburutegian. Amaia Goikoetxeak dinamizatuko duen saioan Agatha Christiek 1939an idatzitako ‘Eta ez zen alerik ere geratu’ eleberria landuko dute, Igela argitaletxeak 2016an argitaraturiko Koro Nabarroren itzulpena oinarri hartuta. Saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.

Elkar ezagutzen ez duten hamar pertsona Beltzaren Uhartera gonbidatuak izan dira. Uhartea pribatua da, eta gizon beltz baten buruaren antza du. Uhartera iritsita, afaltzeko elkartuko dira, baina jabeak, (Owen izeneko senar-emazteak) ez dira agertuko.

Afaria amaitu eta gero, gramofono baten bidez, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bana leporatuko die hamar gonbidatuei. Txantxa makabro bat ematen duena errealitate izugarri bihurtuko da gonbidatuetako bat hiltzean. Pozoituta?