Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gizonezkoen eskuz binakako lau eta emakumezkoen gomazko paletako bi jokatuko dira 18:00etatik aurrera

2022·01·12


Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketetako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Azpian duzue partiden zerrenda:

Urtarrilak 14, ostirala. 18:00etan Elorri pilotalekuan.

Gipuzkoako txapelketa

-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre 2-Intxurre 1.

Udaberri txapelketa

-Eskuz binaka nagusien gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Eibar.

-Eskuz binaka kadete gizonezkoen lehen maila: Intxurre-Gazteleku.

-Eskuz binaka jubenil gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 2- Intxurre 1.