Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Olatz Salvadorren kontzertua eta Kimua kolektiboaren ‘Generoa’ ikuskizuna dira ekitaldi azpimarragarrienetako batzuk

2022·01·14


Alegiako Kultura batzordeak hamabi ekitaldiz osaturiko egitaraua prestatu du negurako. Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 8ra bitartean askotariko ekitaldiak izango dira. Urtarrilaren 18an Intxurre elkartearen 50. urteurrenaren baitako ekitaldi batekin emango zaio hasiera. Elkartearen inguruko dokumentala estreinatuko dute 18:30ean zinean eta familia argazkia ere aterako dute, urtean zehar egingo dituzten ekitaldien berri ematearekin batera. Hilaren 19an ‘Kontu konta kantaldia’ ipuin kontaketa eskainiko du Itziar Saenz de Ojerrek 17:00etan kultur etxean. Urtarrilaren 23an, igandea, Intxurre elkarteak izen bereko mendira irteera egingo du 8:00etan abiatuta. Ondoren hamaiketakoa izango da elkartean. Urtarrileko azken ekintza hilaren 28an izango da, ostirala. Ekain pailazoak ‘Alejop! 2.0’ emanaldia eskainiko du haurrentzat 17:00etan kultur etxean.

Otsaileko ekitaldiak hitzordu klasiko batekin hasiko dira. Otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, Txintxarri abesbatza kantuan ibiliko da herrian barrena 18:30etik aurrera. Otsailaren 11n, ostirala, Olatz Salvadorren kontzertua izango da zinean 22:00etatik aurrera. Biko formatuan eskainiko dute kontzertua Salvadorrek eta Mattin Saldias gitarristak. Otsailaren 17an ‘Kontalari bi’ ipuin kontaketa izango da 17:30ean liburutegian.

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta eguneko aldarrikapenekin loturiko ekitaldiak izango dira. Hilaren 11n, ostirala, Kimua dantza kolektiboak ‘Generoa’ ikuskizuna eskainiko du 22:00etan Elorri pilotalekuan. Martxoaren 20an, igandea, Sutarri dantza taldeak ‘Elkarrekin dantzan!’ ikuskizuna eskainiko du eguerdian plazan. Martxoko azken ekintza, hilaren 22an Dorleta Kortazarrek eskainiko duen ipuin kontaketa izango da. 17:00etan hasiko da liburutegian.

Egitaraua ixteko, apirilaren 8an, ostirala, Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera.

Unean uneko egoeraren arabera

Unean uneko osasun egoeraren arabera ezarritako neurrietara egokituko dira ekitaldiak. Horrenbestean, edukiera eta kokalekuen inguruan aldaketak egon daitezke eta horien berri emango du Udalak. Egitarauko ekitaldiak webguneko agenda atalean ere kontsultatu daitezke, lotura honetan.