Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarrek 41 eta 54 irabazi zuten larunbatean Contubi Oiarsoren kantxan

2022·01·17


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak iazko urtea amaitu zuen bide beretik hasi du 2022a. Larunbatean urteko lehen partida izan zuten Oreretan Contubi Oiarsoren aurka eta 41 eta 54 irabazi zuten. Lehen bi laurdenak estu joan ziren baina atsedenalditik bueltan, 7 eta 24ko partzial batekin partida haustea lortu zuten Elorri Aldapakoek. Garaipen berri horrekin lehen postuan jarraitzen dute eta asteburuan atsedena izango dute.