Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ekitaldi berean, urtemuga dela eta egingo dituzten ekintzen nondik norakoak azalduko dituzte eta familia argazkia aterako dute

2022·01·17


Intxurre elkarteak 50 urte betetzen ditu 2022an. Hori dela eta, urte berezia izango da elkartearentzat eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak eginez ospatuko dute. Horietako bat, elkartearen historiaren inguruan egin duten dokumentalaren estreinaldia izango da. Bihar, urtarrilak 18, zinean eskainiko dute 18:30etik aurrera.

Horrekin batera, ekitaldi berean urtean zehar egingo diren ekintzen nondik norakoak azalduko dituzte eta familia argazkia ere aterako dute.