Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
17:00etan hasiko da eta Itziar Saenz de Ojerrek gidaturiko saioa familia guztiari zuzendua izango da

2022·01·17


Urtarrilaren 19an, asteazkena, ipuin kontaketa musikatu saio bat izango da familia osoarentzat, neguko kultur egitarauaren baitan. 17:00etatik aurrera Itziar Saenz de Ojerrek gidaturiko ‘Kontu konta kantaldia’ emanaldia izango da kultur etxean Musikaz lagunduriko istorioak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.