2022·01·19
Intxurreko futbolariek bi garaipen lortu zituzten asteburuan jokaturiko lau partidetan. Erregional mutilek igoera faseko lehen garaipena lortu zuten 4 eta 2 etxean Lengokoaken aurka. Bosgarren postuan daude eta igandean 16:30ean hirugarren dagoen Elgoibarren aurka jokatuko dute. Igoera fasean ari diren kadete mutilek ere irabazi egin zuten. Bergaran jokatu zuten eta 2 eta 3 nagusitu ziren. Lehen postuan dira eta igandean 18:00etan seigarren dagoen Zumaiakoren bisita izango dute.
Gorengo mailako neskek eta jubenil mutilek kopako partidak izan zituzten eta galdu egin zuten. Neskek 4 eta 0 galdu zuten Zestoan. Punturik gabe dira eta beraien egoera berean dagoen Leintz Aloñaren bisita izango dute larunbatean 15:30ean. Jubenilek 3 eta 2 galdu zuten Danenaren zelaian. Lehen postuan jarraitzen dute eta bosgarren dagoen Billabonaren aurkakoa izango dute larunbatean 12:00etan etxean.
Infantil mailako taldeen lehiaketa etenda dago indarrean diren neurri murriztaileak direla eta.