Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ikaztegietatik iritsiko da eta herria zeharkatu ostean Altzo aldera jarraituko du euskararen aldeko lasterketak

2022·01·19


Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean ospatuko da Korrikaren 22. ekitaldia. Pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen iaz euskararen aldeko lasterketa baina aurtengoak badu data eta badu ibilbidea. Amurrion abiatuko da eta Donostian izango du helmuga. Hamaika egunetan bi mila kilometrotik gora egingo ditu Korrikak Euskal Herrian barrena. Ohikoa den moduan, Alegia ere zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak. Apirilaren 8an, ostirala, 21:30ak aldera Ikaztegietatik iritsiko da eta herria zeharkatu ostean, Altzo alderako bidea hartuko du.