Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesa duten herritarrek kultur etxean eskatu dezakete informazio gehiago edo martxoaren 10ean izango den hitzordura agertu daitezke

2022·01·21


Alegiako Irakurle Taldea martxan da 2020az geroztik. Urte horretako martxoan hasi behar zituen saioak sei hilabetez atzeratu zituen pandemiak baina hamabost hilabeteko ibilbidean sei libururen inguruko saioak egin dira. Amaia Goikoetxeak dinamizatzen duen taldeak liburu bat aukeratzen du, berau irakurtzeko epe bat ematen da eta ondoren liburuaren bueltako solasaldi atsegin bat izaten dute.

Bada, 2022ari begira, irakurle taldeak kide berriak erakarri nahi ditu taldera. Orain arteko saioetan parte hartu dutenek ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin dute. Irakurtzeko ohitura duen jendeak, irakurritakoaren inguruko iritzi eta hausnarketak partekatzeko modua topatzen du irakurle taldean eta irakurzaletasun gehiegi ez dutenek, motibazio bat aurkitzen dute liburu jakin bat irakurtzeko.

Irakurle taldean parte hartzeko interesa izan dezakeen edonork, kultur etxean eskatu dezake informazio gehiago edo bestela, martxoaren 10ean irakurle taldeak 18:00etan liburutegian egingo duen saiora hurbildu daiteke.