Web edukia bistaratu
Asteburuan atsedena izan ostean, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzea izango dute helburu alegiarrek
2022·01·24
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak larunbatean berrekingo dio lehiari. Iragan asteburuan atsedena izan ostean, Mekalki Aloña Mendi taldearen aurkako partida izango dute Oñatin larunbatean 16:00etan. Alegiarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzea izango dute helburu. Une honetan bigarrenak dira 15 punturekin, lidertzatik bi puntura, lehen postuan den Easok baino partida bat gutxiago jokatuta. Aurkaria berriz hirugarrena da, alegiarrengandik puntu bakarrera, iragan asteburuan Contubi Oiarsoren aurka 74 eta 60 galdu ostean. Elorri Aldapak 54 eta 48 irabazi zuen lehen itzuliko partida.