Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
17:00etan kultur etxean hasiko den emanaldian trikimailu ugariz gozatu ahal izango dute gaztetxoek

2022·01·24


Neguko kultur egitarauaren baitan, Ekain pailazoak ‘Alejop! 2.0’ ikuskizuna eskainiko du urtarrilaren 28an, ostirala, 17:00etatik aurrera kultur etxean. Inprobisazioak leku asko du emanaldi horretan eta Ekain pailazoak bakarkako ikuskizun jostari bat eskainiko du. Bertaratzen diren gaztetxoek trikimailuez, bihurrikeriez eta malabareez gozatu ahal izango dute. Sarrerak bi euroko prezioa izango du.