Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Saioak astearteetan izango dira 16:00etan kultur etxean eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 31 izango da

2022·01·25


Sutarri dantza taldeak dantza tailer bat antolatu du otsailerako eta martxorako 2017an eta 2018an jaiotako haurrentzat. Otsailaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta martxoaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira tailerreko saioak, astearteak, 16:00etatik 17:00etara kultur etxean eta tailerrean ikasitakoa erakusteko emanaldi bat eskainiko dute apirilaren 1ean, ostirala, 17:00etan kultur etxean bertan.

Interesatuek urtarrilaren 31 baino lehen eman beharko dute izena. Horretako sutarridantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat edo 616 64 84 13 zenbakira whatsapp mezu bat bidali behar dira datu hauekin:

-Izen abizenak.

-Jaiotze urtea.

-Harremanetarako telefonoa.

Izena ematerakoan 25 euroko ordainketa egin behar da ES97 20955020009116808114 kontu zenbakian eta ordainagiria emailez edo whatsappez bidali behar da.