Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gizonezkoen eskuz binakako bi eta emakumezkoen gomazko paletako beste bi jokatuko dira 18:05etik aurrera

2022·01·25


Udaberri pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean lau partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:05etik aurrera. Azpian duzue partiden zerrenda:

Urtarrilak 28, ostirala. 18:05ean Elorri pilotalekuan.

Udaberri txapelketa

-Eskuz binaka kadete gizonezkoen bigarre maila: Intxurre-Zumaia.

-Eskuz binaka jubenil gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Ataun.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Mundarro.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Hernani.